viernes, 13 de abril de 2007

HISTORIA LABURRA


Hoans Brinker holandarrak,1733.urtean irrisketarako lehenengo gurpil metalikoa asmatu zuen. Baina inperfekzio asko zituenez, patinen ideia alde batean baztertuta utzi zuen.

Nahiz eta gurpil inguruan asmakizun ugari egon, 1813.urtean Jean Garcinek egurrezko gurpilak asmatu zituenean goraldia lortu zuen.Irristaketa eskola bat sortu zuen baina istripu asko gertatu zirenez ikasleen artean, itxi egin zuen.

Urte batzuk beranduago, 1867an, Garcinek bere asmakizunari kautxozko tako bat gehitu zion, frenoa lortuz.

1876. urtetik aurrera irristaketa pistak Europa guztitik zabaltzen hasi zen: Alemaniak 50 pista, Gran Bretañak 30 eta Estatu batuetan hedapena hasten zen. Hala ere bere hazkuntza baino lehenago irristaketa antolatu behar zen horregatik lehiaketa eta klub-ak sortu ziren. Edward Crowford Chicagotik lehiaketentzako ideia ezberdinak ekarri zituen, hoietatik, Hockey patinena.
1905. urtean Inlaterran AMATEUR HOCKEY ASSOCIATION sortzen da, Hockeyaren aintzindaria izan zena.

Irristaketa 3 modalitateetan sakabanaturik zegoen: abiadura, artistikoa eta Hockey-a. Hala ere horrelakoak antolatzeko eta ordenatzeko 1946. uretan Espainiako hockey federazioa sortu zen.

martes, 3 de abril de 2007

EMAKUMEZKOEN TALDEAK


Orain dela oso gitxirarte ez zen ohikoa hockey-an emakumezkoak ikustea, gaur egun ordea, Espaina estatuan zehar nahikotxo talde aurkitu ditzazkegu.Hala ere, Santutxun oraidik ez da horrelakorik aurkitzen.Hurrengo ikasturteari begira, ikastetxe ezberdinen laguntzarekin espero dute talderen bat sortzea. Dagoeneko ikastetxez-ikastetxe galdezka dabiltza ea neskaren bat animatzen den Hockeyko talde bat sortzen.

Beraz, Santutxutik hurbil bizi bazara eta hockeyari buruz gauzak ikasi nahi badituzu, modu ludiko batean, animatzen zaituztet Santutxu Hockey taldeko pistatik pasatzera eta dituzun dudak galdetzera!!