lunes, 28 de mayo de 2007

Alebin egunean ateratako bideo gehiago ikusi ahal izango dituzu; finaleko eta sari banaketekoak hain zuzen ere.

martes, 22 de mayo de 2007

Alebin egunaren finala

Hauxe da alebin egunean jolastu zen azkenengo partidua. Finala, C.P Voltrega eta Esfer Oviedo taldeek jolastu zuten. Partidu oso polita izan zen eta nahiz eta Voltregako taldeak hiru eta huts hasi irabazten, bukaeran hiru eta zazpi galdu egin zuten.

viernes, 18 de mayo de 2007

Bitxikeri modura, hockey partidu batean erabiltzen den akta erakutsi nahi dizuet. Honako hau, Urdaneta txapelketako ageria da. Bertan klikatuz gero, handitu egingo zaizu eta hobeto ikusi ahal izango duzu.

Irristaketa Federazioak

Espainia mailan irristaketa inguruan aurkitzen diren federazio ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzu.

XX. ALEBIN EGUNA



Pasaden asteburuan, Maiatzak 12, Urdanetan XX. Alebin eguna ospatu zen. Giro bikaina bizi zuten kirolariek, kirola praktikatzeaz gain, guztiak elkarrekin bazkaldu, harreman berriak egin...eta nola ez hockey-a gustukoa dutenentzat ikuskizun ederra!
12 taldek parte hartu zuten txapelketan, hauetatik bat Santutxu alebin taldea. Beste talde asko Euskal Herritik kanpo etorritakoak izan ziren. Gainera nagusitu egin ziren bi taldeak kanpotarrak izan ziren, bata Oviedoko taldea eta bestea Bartzelonakoa. Santutxuko taldea 8.postua lortu zuen. Klasifikazioa horrela gelditu zen

1.Esfer Oviedo
2.Voltrega
3.Loyola Indautxu
4.Samaniego
5.Mundaiz
6.Biesca
7.Urdaneta A
8.Santutxu
9.Burgos
10.Urdaneta B
11.Oberena
12.Gurutzeta

sábado, 5 de mayo de 2007

MATERIALA

Hockey-ra jolasteko zenbait materiala erabiltzea beharrezkoa da. Gainera jokalarien eta atezainen materiala ezberdina da orain ikusiko dugun bezala:

- JOKALARIAK

* Patinak: 4 gurpilekoak.
* Stick-a:Fibra sintetikoa edo egurrezkoa. Bere luzera maximoa 1,15 metrokoa da eta bere minimoa 90 zentimetrokoa. Bere pisua ezin a 500 gramo baino handiagoa izan.
* Belaun babesa
* Orkatiletakoa
* Eskularruak
* Kokila: Plastikozko babesa da, galtzontzilo bati lotuta doa eta jokalarien genitalak babesten ditu.

- ATEZAINAK ondoko materiala gehitu behar du:

*Kareta edo kaskua: Buruarentzat plastikozo babesa.
* Guardak: Hankari itsatsita doa eta espinileraren helburu berdina daukate baina askoz handiagoak dira.
* Eskularruak: Handiagoak eta babes hobea daukate. Stick-a esku batekin bakarrik hartu daiteke zeren beste eskularrua planoa da.
* Petoa: Dortsoari babesa ematen dio.


Honako argazkian ikusi dezakegunez bi jokalarien artean erabili beharreko materila oso ezberdina da:

NOLA JOLASTEN DA?

Hockey-a, bi taldeen artean jolasten den kirola da, zeinetan stick baten laguntzaz pilota arrastaka eraman behar den aurkarien atean ahalik eta gol gehien sartzen saiatzeko. Taldea, 4 jokalari, atezaina eta aulkitxoko jokalariek osatzen dute. Partidua 25 minutuko bi zatitan banaturik dago.

Partiduaren hasiera erdiko borobiletik egiten du bietako talde batek. Partidua eten egiten bada falta batengatik, eten egin den lekutik atera egingo du pilota zeukan taldeak.

Santzionatuko dira ondorengo egoerak: aurkarien kontrako ezohiko kontaktuak, pilota gorputz atalekin bultzatzea, pilota eskuaren gelditzea. Ateak boluntarioki mugitzeak penaltia dakartza, aldiz, nahigabeki mugitzeak, sake neutrala. Jokalariek ezingo dute jolasean parte hartu stick barik badaude edota gorputzeko atalen bat lurrarekiko kontaktuan badaukate. Edozein falta area barruan egiteak penaltia suposatzen du.

3 txartel atera ditzake arbitroak Hockey partidu batean: horia,amonestazio bat dela, urdina, kanporaketa tenporala eta gorria, kanporaketa definitiboa suposatzen du.

Balling, zera esan nahi du: sake neutrala. Pilota zelaitik irteten bada eta arbitroak ez badaki zein taldek atera behar duen, edota pilota bi jokalarien artean 3 segundo baino gehiago borroketan badago dira bestak beste arbitroak balling adieraziko dituen egoerak.

Talde guztiek 10 segundo daukate beraien zelatik, aurkarien zelaira igarotzeko, eta behin hau eginda ezingo dute erdiko marra atzerantz pasa, hau da, beraien zelaira itzuli.

Aldaketak, denbora gelditu barik egiten dira, talde bakoitzak bere aulkitxoaren ondoan daukaten atetxoetatik. Aldatuko den jokalaria atezaina baldin bada, 30 segundo daude gehien jota.

Eliminatoriozko partidua bada, eta bukaeran bi taldekoen markagailua berdina bada, 5 minutuko bi zati jolastuko dira. Hala eta guztiz ere, berdintasuna jarraitzen badu talde bakoitzak 5 penalti jaurtiketa egingo ditu. Azkenengo konponbide bezala, penalti bana jaurtitzen egongo dira bi taldeak bietako batek huts egin arte. Ohiko lehiaketan puntu bana emango zaio talde bakoitzari, bi puntu irabazi ezkero eta zero puntu galduz gero.

viernes, 13 de abril de 2007

HISTORIA LABURRA


Hoans Brinker holandarrak,1733.urtean irrisketarako lehenengo gurpil metalikoa asmatu zuen. Baina inperfekzio asko zituenez, patinen ideia alde batean baztertuta utzi zuen.

Nahiz eta gurpil inguruan asmakizun ugari egon, 1813.urtean Jean Garcinek egurrezko gurpilak asmatu zituenean goraldia lortu zuen.Irristaketa eskola bat sortu zuen baina istripu asko gertatu zirenez ikasleen artean, itxi egin zuen.

Urte batzuk beranduago, 1867an, Garcinek bere asmakizunari kautxozko tako bat gehitu zion, frenoa lortuz.

1876. urtetik aurrera irristaketa pistak Europa guztitik zabaltzen hasi zen: Alemaniak 50 pista, Gran Bretañak 30 eta Estatu batuetan hedapena hasten zen. Hala ere bere hazkuntza baino lehenago irristaketa antolatu behar zen horregatik lehiaketa eta klub-ak sortu ziren. Edward Crowford Chicagotik lehiaketentzako ideia ezberdinak ekarri zituen, hoietatik, Hockey patinena.
1905. urtean Inlaterran AMATEUR HOCKEY ASSOCIATION sortzen da, Hockeyaren aintzindaria izan zena.

Irristaketa 3 modalitateetan sakabanaturik zegoen: abiadura, artistikoa eta Hockey-a. Hala ere horrelakoak antolatzeko eta ordenatzeko 1946. uretan Espainiako hockey federazioa sortu zen.

martes, 3 de abril de 2007

EMAKUMEZKOEN TALDEAK


Orain dela oso gitxirarte ez zen ohikoa hockey-an emakumezkoak ikustea, gaur egun ordea, Espaina estatuan zehar nahikotxo talde aurkitu ditzazkegu.Hala ere, Santutxun oraidik ez da horrelakorik aurkitzen.Hurrengo ikasturteari begira, ikastetxe ezberdinen laguntzarekin espero dute talderen bat sortzea. Dagoeneko ikastetxez-ikastetxe galdezka dabiltza ea neskaren bat animatzen den Hockeyko talde bat sortzen.

Beraz, Santutxutik hurbil bizi bazara eta hockeyari buruz gauzak ikasi nahi badituzu, modu ludiko batean, animatzen zaituztet Santutxu Hockey taldeko pistatik pasatzera eta dituzun dudak galdetzera!!

jueves, 29 de marzo de 2007

ANIMO MUTILAK


Nahiz eta nahiko flojo hasi Kopa txapelketa, gogor jarraitzeko eta momentuak aprobetxatzeko esatea gustatuko litzaidake.

Hementxe agertzen den argazkia Santutxu A taldearena da.: ANIMO MUTILAK!!!!!!!!!!!!

Bigarren jardunaldia

Santutxu Infantil talde biek nahiko flojo hasi dira Bizkaiko kopa txapelketa. Bigarren jardunaldiko emaitzen ostean sailkapenaren beheko bi postuak okupatzen dituzte.

Gainera Santutxu taldeen aretan jokatzeko falta zen partidua, jolastu egin zen eta Santutxu B-k irabazi zuen.

TALDEAK

E

TALDEAK

E

BEHAKETAK

Loyola Indautxu B

1

Santutxu B

1


Urdaneta B

2

Santutxu A

0



Hurrengo jardunaldia: 2007ko Martxoaren 24ean

Santutxu B


Urdaneta B



Santutxu A


Loyola Indautxu B




TALDEAK

J

I

B

G

GA

GK

PTO

BEHAKETAK

Loyola Indautxu B

2

1

1

0

4

3

4


Urdaneta B

2

1

0

1

4

3

3


Santutxu B

1

0

1

0

1

1

1


Santutxu A

1

0

0

1

0

2

0


lunes, 19 de marzo de 2007

Lehenengo jardunaldiko emaitzak

Hocey-ko Euskadi B Kopa dagoeneko hasi egin da!! Jarraian lehenengo jardunaldiko emaitzak, hurrengo jardunaldiko partiduak eta sailkapena agertzen dira. Santutxu A eta Santutxu B ren arteko partidua aplazatu egin zen eta 2007ko Martxoaren 24an, Igandea Txurdinagako polikiroldegian (Bilbo) jolastu egingo dute.

Jardunaldiko emaitzak

Taldeak
R Taldeak R Oharrak
Santutxu A - Santutxu B - Aplazatua
Loyola Indautxu B 3 Urdaneta B 2

Hurrengo jardunaldia: 2007ko Martxoaren 17an
Loyola Indautxu B
Santutxu B

Urdaneta B
Santutxu A


Sailkapena
Taldeak J I B G GA GK PTO Oharrak
Loyola Indautxu B 1 1 0 0 3 2 3
Urdaneta B 1 0 0 1 2 3 0
Santutxu A







Santutxu B







miércoles, 14 de marzo de 2007

Hauxe da Santutxu Senior taldeari egindako grabaketa bat: IKUSI ETA IKASI!!!

martes, 13 de marzo de 2007

AURKEZPENA

KAIXO LAGUNOK!!!!

Naia naiz eta hauxe da Santutxu Hockey taldearen blogg-a. Bertan, Santutxu B infantilen euskal liga kopako berriak nahiz klubeko bitxikeriak egongo dira.

Beraz, Hockey-a gustokoa baduzue inbitatzen zaituztet gelditzera!