sábado, 5 de mayo de 2007

NOLA JOLASTEN DA?

Hockey-a, bi taldeen artean jolasten den kirola da, zeinetan stick baten laguntzaz pilota arrastaka eraman behar den aurkarien atean ahalik eta gol gehien sartzen saiatzeko. Taldea, 4 jokalari, atezaina eta aulkitxoko jokalariek osatzen dute. Partidua 25 minutuko bi zatitan banaturik dago.

Partiduaren hasiera erdiko borobiletik egiten du bietako talde batek. Partidua eten egiten bada falta batengatik, eten egin den lekutik atera egingo du pilota zeukan taldeak.

Santzionatuko dira ondorengo egoerak: aurkarien kontrako ezohiko kontaktuak, pilota gorputz atalekin bultzatzea, pilota eskuaren gelditzea. Ateak boluntarioki mugitzeak penaltia dakartza, aldiz, nahigabeki mugitzeak, sake neutrala. Jokalariek ezingo dute jolasean parte hartu stick barik badaude edota gorputzeko atalen bat lurrarekiko kontaktuan badaukate. Edozein falta area barruan egiteak penaltia suposatzen du.

3 txartel atera ditzake arbitroak Hockey partidu batean: horia,amonestazio bat dela, urdina, kanporaketa tenporala eta gorria, kanporaketa definitiboa suposatzen du.

Balling, zera esan nahi du: sake neutrala. Pilota zelaitik irteten bada eta arbitroak ez badaki zein taldek atera behar duen, edota pilota bi jokalarien artean 3 segundo baino gehiago borroketan badago dira bestak beste arbitroak balling adieraziko dituen egoerak.

Talde guztiek 10 segundo daukate beraien zelatik, aurkarien zelaira igarotzeko, eta behin hau eginda ezingo dute erdiko marra atzerantz pasa, hau da, beraien zelaira itzuli.

Aldaketak, denbora gelditu barik egiten dira, talde bakoitzak bere aulkitxoaren ondoan daukaten atetxoetatik. Aldatuko den jokalaria atezaina baldin bada, 30 segundo daude gehien jota.

Eliminatoriozko partidua bada, eta bukaeran bi taldekoen markagailua berdina bada, 5 minutuko bi zati jolastuko dira. Hala eta guztiz ere, berdintasuna jarraitzen badu talde bakoitzak 5 penalti jaurtiketa egingo ditu. Azkenengo konponbide bezala, penalti bana jaurtitzen egongo dira bi taldeak bietako batek huts egin arte. Ohiko lehiaketan puntu bana emango zaio talde bakoitzari, bi puntu irabazi ezkero eta zero puntu galduz gero.

No hay comentarios: